XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZOKA TA PERIAK.

Bizi bizi igaro dira azkeneko illabete ontan ganadu periak.

Bei ganadua betiko eran, uts une aundirik gabe azaldu da baña eroslea pranko ere bai ingurura.

Peri geienetan ganadua azkar jaso izan da ta diru askoan gañera.

Esne beiaren sal neurri edo prezioak jakiñda dardar egiten du batek.

Bederatzi milla durotik goora ordaindutako beiak etorri dira edo saldu bear izan dira.

Bei berdiña oraiñ urte betetik onuntz, bost, sei edo zazpi milla peseta geiago.

Baña beste aldetik ikusten degu esnea, bei oiek eman bear dute probetxurik aundiena, ez dala era berean galestitu.

Orrela baserritarren irabaziak nun gelditu bear duten jakiñ nai nuke nik.

Okela ganadua, esan dezakegu, pill pill, irakiten dabillela oraiñdik.

Goorako nabarmen bat egiñ zuan baña dirudienez iritxia izan du guenera, oraiñgo saioan edo apur baterako beintzat.

Baserrietan txekor asko dago oraiñdik.

Ez dago kastatuta, batzuek uste duten bezela.

Gertatu dana, goorako aize otsak, geldierazo zuala.

Bestetik uda azken bikaiña, ganadu jatekoa aukeran ta saltzeko presarik ez.

Baña laster jatekoak urritzera dijoaz ta txekor astun ugari azalduko dala derizkiogu baserrietan ta bildur izan zerbait ikara txiki bat egiñ lezakela barren aldera.

Dagonekoz arakiñak konturatuak daude txekorra ugariago eskeintzen dutela.

Oraiñgo okelaren gooratze onek etxeko txekorrak azitzen dituan baserritarrarentzat alderdi ona izango du baña perian erositako txekorrak gizentzen ari dana berdintsu izango da edo geldituko da.

Txekor gaztea ere berdiñ gooratu bai da.

Alde batetik irabazten dana bestetik galdu bear.